BERTSOTAN

“Oholtza” performance artistikoa bertsolariekin, Santurtzin

Korrika Kulturalarekin bat eginez, gaur, Santutziko Kresala aretoan, 19:30am, Oholtza izeneko saioa izango da Jon Martin eta Jone Uria Albizuri bertsolariekin. Bertan ere, Beñat Krolem artista izango da.

Artista bat eta bi bertsolari eszenan. Bat-bateko eraikuntza-jokoa, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Artistak (Beñat Krolemek) emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen dituen egiturak aurkeztu eta horiek izango dira abiapuntu bertsoak inprobisatzeko. Bi bertsolari (Jone Uria eta Jon Martin) arteari begira eta artea bertsolariei begira. Hasi da probokazioa. Performance artistikoa giro garaikidean murgildurik. Bidegurutze honetan arte plastikoak bertsolaritzarekin gurutzatzen dira.

“Oholtza, bertsolariei jarduteko toki bat eskaintzen dion eraikuntza-aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eraikuntza-jokoa da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Emanaldiaren unean bertan proiektatu, diseinatu eta muntatzen diren egiturak dira, bertsolariak abesten duen bitartean. Bertsolariak, hitzekin bertsoa prozesuaren, harremanaren eta gorputzaren jarreraren arteko azterketa da. Bertan, bertsolaria bera hitzen aldare bihurtu eta altxatu egiten da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button