MUSIKA

Odolaz Blai taldeak bere bigarren diskoa atera du

Pasa den urtean Odolez Blai taldeak bere lehenengo diskoa atera zuen, Gudarako Garra, eta Balmasedako Ekintza Asanbladari esker, etxebizitza eskubidearen aldeko musika bilduma batean parte hartu zuen. Azkenik, urte bereko abenduan, Izate ustela, lau abestiz osatutako EPa, kaleratu zuen.

Egon hadi lo…ta joango haute! taldearen bigarren lan luzea da hau eta harcore, metal eta punk estiloko bederatzi abestiz osatuta dago. Anestesia, DUT, Machine Head eta Refused musika taldeen eragina du.

Aurkezpen kontzertuak Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean apirilaren 30an eta Soraluzeko Gaztetxean ekainaren 18an izango dira.

MusikHerria diskoetxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button