MUSIKA

XI. Rudelari Eguna, Gernikan

Maiatzaren 20an, larunbatean, Gernikan izango da XI. Rudelari Eguna. Aurton hamaikagarren urtez egingo da Rudelari Eguna.

Antolatzaileek asmoz onez antolatu dute dena: “Hamaikagarren edizio honetan ezkutuen geratzen dan komunitate handi hori osatzen daben eragilien lana jarri nahi dogu balorien, danak gonbidatzen doguzelarik gure egunean etortera eta euretako batzun parte hartzea be izengo dogularik. Jamaikagarrenez, ska-rocksteady-reggae musikagaz gozatzeko aukera zabala eta anitza izengo dogu bai Gernikeko kalietan, tabernatan eta Astran, mundu guztixeri zuzendute”.

13:00etan, kaleko giroa alaitzeko Poteo Sound System ekimena egingo da. Ostean, Astran bertso Reggae bazkaria burutuko da, eta hor ere, Lilibertsoko bertsolariak izengo dira. Reggae doinuen gainean bertsoak jarriz, bazkari berezi eta originala izango da.

Arratsaldean, 19:30ean, Aterpe tabernan, Bilboko Steady Rockets ska-reggae talde gaztea izango da kontzertua eskaintzen. Eta gaueko 22:00etan, The Moskito Bite, Bartzelonatik, gaur egungo reggae eta rocksteady eszenan dagoen talde fresko eta bikaina arituko da Astran. Horien ostean, Bilbomatiks taldearen agur birako azken aurreko kontzertua antolatu da.
Azkenik, Zeppe tabernan after-party bat izango duzue, Sir Gorka of Mondraren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button