MUSIKA

OcchiDi Farfallak bira egingo du Suitzan barrena

OcchiDi Farfalla talde zarauztarrak bira txikia egingo du Suitzan, asteon. Taldeak jakinarazi duenez, “Suitzan izango gara biran! Bilgune feministarekin batera, emakume presoen politikoen inguruan lau hitzaldi etabost kontzertu emango ditugu . Guzti hau, Free Nekane eta Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatu duten Nekane Txapartegiren aldeko elkartasun biraren barruan izango da”.

Hala, ostegunean, Berna hirian izango dira; ostiralean, Zurichen; larunbatean, bi kontzertu egingo dituzte Luzerna; eta, azkenik, igandean, Carambolagen.

Miren Aranguren eta Hodei Estebanek (Estricalla, Erantzun, Humilitate…) osatu zuten OcchiDi Farfalla 2013an, emanaldi akustikoak egiteko asmoz. “Rock kantuak, formatu akustikoan eta begirada feministarekin abesten hasi zen bikotea”. Makina bat kontzertu egin zituen bikoteak, tartean, bi bira Europan barrena. Egun, laukote elektriko formatuan aritzen dira, Jokin Azpiazu (PAM…) eta Bati (Kloakao, Estricalla) musikarien laguntzaz. “Aurreko rock doinuek indar gehiago hartu dute eta kantu berriak osatu dituzte, gorputz gehiagorekin, kide guztien musika doinuen eragin gehiagorekin; rock, grunge, punk eta antzerakoekin”.

Bada, laukotea Arrasateko Shot estudioen izan zen iragan otsailean, bai eta Lerroetatik ihes grabatu ere, Ander Barriuso (Elektrika Grabaketak) teknikariaren gidaritzapean. Eta emaitza Lerroetatik ihes izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button