Nontzeberri

Occhi Di Farfalla: “Amesten ez dena zail izaten da gertatzen”

Occhi Di Farfalla Zarauzko bikote akustikoak erabateko metamorfosia egin du,  egun laukote elektrikoa bihurtu baita. Diskoa dagoeneko sarean dago entzungai, eta CD formatuan eskura daiteke. Ekainean, gainera, LP euskarriak ere izango dituzte salgai. Ekainean, halaber, lauzpabost kontzertu egingo dituzte Euskal Herrian barrena.

Nahiko natural, egia esan. Bikote gisa jotzen genituen abesti asko, taldean jotzeko sortuak zeuden eta gainera bikote moduan jotzean ere beti pentsatzen genuen inoiz talde osoarekin kantu horiek jotzea ederra litzatekeela. Honela, aurreko udan, Europan zehar egindako biraren aurretik, etxeko lagun batek, Europan zehar biratzeko sekulako gogoa zuela esan zigun eta gurekin etortzera gonbidatu genuen. Behin bateria sartuta, baxuaren beharra genuenez, baxularia ere  bilatu eta topatu genuen. Beraz, bilakaera oso naturala izan da guretzat.

Bai, beti pentsatu izan dugu honetan, baita orkestra oso batekin jotzean ere, edo biolin eta txelo sekzioekin… (kar, kar) egia esan beti ari gara horrelako amets txikiak egiten, eta batzuk ondoren betetzea lortzen dugu. Amesten ez dena zail izaten baita gertatzen.

Bai, eta askok nortasunean irabazi dute. Taldekide gehiago izatean, detaile gehiago sartu ahal izan dizkiegu lehendik oso biluziak ziren abestiei. Taldekide gehiagoren gustuak eta iritziak ere abestiak bide berrietatik moldatzea ekarri dute, eta prozesu hori ikustea polita izan da. Lehen diskoa, abestiak sortu berri berritan grabatua izan zen eta ordutik hona abestiek bilakaera bat izan duten arren, lauron bateraketak begirada aberatsago bat eman die abestiei.  Bikotean egiten ausartzen ez ginen gauza batzuk egitera ere errazago ausartu gara. Gainera prozesu hau ez da bat-batekoa izan, laukote moduan egin genuen bira berberean, intentsitate oso ezberdineko kontzertuak eman baikenituen. Batzuk guztiz akustikoak eta beste batzuk distortsio eta zarataz josiak. Erronka zen guretzat, eta oso ederra izan zen eguna eta tokiaren arabera ikuskizun ezberdin bat eskaintzea. Aurrez prestatu gabe gainera, beraz, guretzat ere sorpresa zen gauero eskainiko genuena.

Lehen diskoko kantu batzuk eta kantu berrien arteko nahasketa da disko hau. Bikote moduan sortu genituen kantuak, bikote moduan sortu baina talde moduan hazitako abestiak, eta zerotik laukote moduan sortutako abestiak topatu daitezke lan honetan. Honek kantuen arteko dinamika handitu du, diskoari kolorea eman dio, eta iturri ezberdinetatik edaten duten rock kantuez osatutako lan ederra osatzea ekarri du.

Proiektuan hasieratik garbi genuen edozein gai landu nahi genuela baina betiere begirada feminista batetik kontatuz. Hori bere horretan mantentzen da. Gure bizitzetan ere, begirada eta betaurreko moreez bizitza begiratzeko saiakera konstantea egiten dugu, eta talde bezala ere horretan darraigu.  Garrantzia handia du honek guregan. Honek ez du esan nahi gai zehatz batzuetara mugatzen garenik. Edozein gai landu dezakegu gure hitzetan, beti betaurreko hauen prismatik. Askok kontu hau entzutean, genero biolentziara mugatuko garela pentsatuko badute ere, feminismoa, bizitzari, osotasunean begiratzeko tresna da. Dena den, garbi utzi nahi dugu, gu ez garela feminismoaren banderari helduko dion taldea, emakume talde piloa dago sekulako lana egiten horretan, gizonok behingoz protagonista izateari utzi behar diogu, betaurreko feministak jantzi eta berrikasi beharra dugu, baina bazterretik.  

Diskoaren grabaketa prozesu zeharo interesgarria eta dibertigarria izan da guretzat. Batetik, prozesua bera, bete betean bizitu ahal izan dugulako. Gure eguneroko beste kontuak utzi eta bost egunez estudioan sartuta egotea oso esperientzia polita izan da. Pentsa zitekeen soinua gehiegi definitu gabe sartu ginela estudioan, eta hau arazo izan zitekeela. Baina garbi genuen lortu nahi genuena eta aldi berean irekita geunden sortuko ziren aukera berriei. Horrela, eta elkarri asko zainduz eta errespetatuz, lortu nahi genuena lortzeaz gain, espero ez genituen bide batzuk ere topatu ditugu, eta zoragarria izan da. Ander Barriusok lan bikaina egin du, teknikoki asko gustatu zaigu bere lana eta estudioan taldearen dinamika, harremanak eta pertsonak zaintzen sekulako artea du, eta horrek asko errazten du hain nekagarria edo astuna egin daitekeen prozesua. 
Kolaborazioei dagokienez, gure lagun handiak diren hainbat musikari ekarri genituen. Artista bezala miresten ditugun arren, lagun eta pertsona bezala asko ematen digun jendea da. Haiei ez dakit, baina guri, sekulako ilusioa egiten digu inguruko lagunekin elkarlanean aritzeak, gainera, miresten ditugun eta guretzat erreferente diren musikariak izanda… are gehiago.  Oraindik ere tripak mugitzen zaizkigu, haien kolaborazioak, gure diskoan entzutean. Xan Erantzun, Natalia Garmendia, Abregotar Okene, IbonRG eta Haritz Toba izan dira diskoan parte hartu dutenak. Eta parte hartu ezinda ere geratu zaizkigu lagun batzuk, baina ez dira gutaz hain erraz libratuko.

Ez gara formatu kontuekin fundamentalistak. Formatuen aurretik eta gainetik abestiak daude eta garrantzitsuena horixe dela uste dugu. Gu, binilo zaleak gara, betidanik, beste proiektuetan ere, biniloan editatu izan ditugu gure diskoak. Biniloa ez da inoiz desagertu gu aritzen garen eszena edo inguruan, baina eszena komertzialagoetan, CD-aren salmenta jaistean, diru apur bat ateratzeko geratu zaien bide bakarrenetakoa izan da. Moda honek, fetitxismoa eta kontsumismoa ere bultzatu du, eta batez ere, zuk esan bezala, espekulazioa. Diskoekin espekulatzen ari gara. Bizitzako zenbait ataletan hainbeste kritikatzen dugun espekulazio bera egitera pasa gara. Honen aurrean entzuten dugun aitzakia beti “norbait kantitate hori ordaintzeko prest badago…” izaten da eta horixe da kapitalismoaren muina. 1000 pezeta ordaindutako diskoak orain 60 eurotan ikusi daitezke salgai. Lotsagarria da. Baina okerrena, espekulazio eta zentzurik gabeko kontsumismo honen bultzatzaile eta biktimak gu geu garela.
Formatuen eztabaida ere antzua iruditzen zaigu. Badirudi, uneoro, talkaren beharra dugula: izan digitala/analogikoa, CD/binilo/k7,… eta ahaztu egiten zaigu formatuak kantuak helarazteko bideak besterik ez direla, garrantzitsuena iritsi zaizun abesti hori da.

LP-ak ziurrenik aurkezpen kontzertuen astearen ondorengo astelehenean iritsiko dira (kar, kar, kar). LP-ak beti iristen dira biraren ondoren edo aurkezpenen ondoren! (kar, kar, kar)  Diskoa osoa geuk egiteak horixe du. Dena dena borobil ateratzea zaila dela. Binilo fabrikak 45 lanegun behar dituzte kopiak egiteko eta zaila izango da aurkezpen datetarako iristea.
Ekainaren 7tik 12ra emango ditugu aurkezpen kontzertuak Euskal Herrian zehar. 7an, Parral tabernan arituko gara Gasteizen; 9an, Oñatiko Antixena gaztetxean; 11an, Putzuzulon Amets Fabrikan, Zarautzen; eta 12an, Leitzako Torrea Herrikoan. Bizkaian lotzeko lanean ari gara, ekainak 10eko data.

Zalantzarik gabe. Diskoetako marrazki, argazki, diseinu eta artearen oso zaleak gara. Geu ere lan horretan jarduten garelako eta bestela ere betidanik izan gara gai honi arreta berezia jarri dion taldea. Bizitzan egiten ditugun gauzak ahalik eta maitasun eta mimo gehienarekin egiten saiatzen gara. Talde honetan ere, hasieratik izan dugu joera hori. Etxea ere, portada, kontzertuetako afitxe eta biretako kartelez josia dugu.
Izukari Occhi Di Farfallako taldekide bat gehiago da, oso garrantzitsua gainera. Berak sortu duelako gure irudigintza osoa. Mikel Larratxe dago Izukari ezizenaren atzean eta betidanik izan gara bere ilustrazioen oso zale. Taldea martxan jarri eta lehen birarako kartela egiteko eskatu genion. Hark, eskatutako baino askoz ardura gehiago hartu, eta diskoko ilustrazioa eta maketazioa ere egin zigun, taldeko ilustratzailea izango zela esan zuen txantxetan… baina gurekin txantxa gutxi! Hitza hartu genion eta ordutik ez dugu bakean utzi. Oraingoan ere egin duen lana sekulakoa da. Nola ez, beste behin, ohorea hainbeste miresten dugun artista eta batez ere lagunarekin proiektuak elkarbanatzea. 

Exit mobile version