ARTEA

Objektu tradizionalen berrinterpretazioa

Bitamine Faktoriak HAU diseinu lehiaketa antolatu du euskal kulturako objektu tradizionalak gaurkotzeko xedearekin. Ainhoa Juaristi da lehen edizio honetako irabazlea, eta aurkeztutako lan guztien kalitatea eta egindako ikerketaren balioa azpimarratu dute epaimahaikideek.

Ikerketa sustatzearekin bat,  usadioak eta ohiturak hein batean berreskuratu nahi dira, objektu tradizionalak egokituz, berrituz eta berrinterpretatuz begirada garaikidearen bidez.
Lehenengo deialdi honetan talo-aska objektua berraztertzea proposatu da. “Plater angeluzuzena da talo-aska euskal artzainek egoskariak jateko erabiltzen zutena.

Diseinua eta gaur egungo artea hedatu, ekoitzi eta nazioartekotzeko xedea duen Bitamine Faktoria mugaz gaindiko sormen lantegia da lehiaketa honen antolatzailea, eta uztailaren 9ra bitarte ikusgai izango da erakusketa San Telmo Museoko gastrokultura gunean jarritako espazioan.

Irabazleaz gain, Maite Basterra, Pedro Galdón eta Sergio del Valle Alvarez diseinatzaileak nabarmendu dira.  Epaimahaiak sari bakarra eman du: 600 euroko dirusaria eta Bartzelonako Ramírez i Carrillo diseinu estudioan 5 eguneko egonaldi praktikoa egiteko aukera ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button