LITERATURA

“Obabakoak” lanak 25 urte bete ditu

Bernardo Atxagaren Obabakoak irakurriko dute hainbat lagunek, Arriaga Antzokian, ekainaren 20an, oso-osorik, jendaurrean, Klasikoen VI. Irakurraldian. Baina ez da hau Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatu duen ekitaldi bakarra Atxagaren obraren inguruan.

Helburua bikoitza du ekimenak: batetik, euskaltegiko ikasleek urtean zehar egindako ahalegina aintzat hartu eta omentzea; eta bestetik, irakurtzeko zaletasuna sustatzea.  Aurten, Bernardo Atxagaren Obabakoak izango da osorik eta ozenki irakurriko duten euskarazko klasikoa.

Aurten Obabakoak obraren 25 urteurrena denez, ekitaldi berezi bat antolatuko dute ekainaren 17tik 20ra Arriagako plazan. Bertan karpa bat jarriko dute, eta bertan erakusketa bat, idazleen hitzaldiak, euskara eta dantza ikastaroak, harremanetarako espazio fisiko eta birtuala, euskara maratoia eta ipuin kontaketak aurkituko dituzue.

Bilbo Zaharra Euskaltegiak urte bakoitzean dagokion liburuari buruzko Forum zikloa  ere antolatzen du. Aurtengoa ez da gutxiagorako izango, hala, lehenengo egunean, ekainak 17 Bernardo Atxaga izango da bertan; bigarrenean Ibon Sarasola eta Inazio Mujika arituko dira eta hirugarrenean Iñaki Irazu eta Joxan Goikoetxea.

Azken egunean irakurraldia gauzatuko da goizeko 8:00etan hasita eta arratsaldeko 20:00ak arte. Bernardo Atxagak berak irakurriko ditu eleberriaren lehen lerroak eta horrela emango dio hasiera irakurraldiari.

Atxagaren ostean, beste 400 lagun inguru pasatuko dira bertatik. Euskal kulturako zein gizarte, kirol, ekonomia edo politikako hainbat lagun ospetsuk Obabakoak klasikoaren pasarte bana irakurriko dute jendaurrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button