LITERATURA

“Obabakoak” bulgarieraz

Bernardo Atxagak Obabakoak liburuaren bulgarierako itzulpena aurkeztuko du gaur, urtarrilaren 29an, Sofiako Instituto Cervantesek (Bulgaria) eta Etxepare Euskal Institutuak antolatuta. Greenwich liburu-dendako areto batean egingo da aurkezpena, 18:30ean, eta Atxagak ez ezik, liburuaren itzultzailea den Maria Pachkovak eta editoreak ere hartuko dute parte.

Obabakoak euskal literaturako eleberri ezagunenetakoa da, eta dagoeneko 25 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da.

Bulgarierazko itzulpenak Maria Pachkovak egin zituen 2012an, eta lehenago, 2009an, Soinujolearen Semea eleberria  itzuli zuen. Pachkovak gaztelaniazko lanak ere itzuli ditu, tartean, Eduardo Galeano edo Julio Cortázarenak.

Bernardo Atxagak argitaratu duen azken lana Txoriak kolpeka (Pamiela) izan da. Obra honek bi kontaera eta saiakera labur bat biltzen ditu. Lehenengoak, Andoniren heriotza LSDaren argitan, orain dela 800.000 urteko gizaki baten ezbeharra hartzen du abiapuntu. Bigarrenak, Pierrek dioena entzuten dut, erlezain baten aitortza jasotzen du erleen munduko poesia bereganatuz. Hirugarrenak, Lawrence Arabiakoa du izena, eta Thomas Edward Lawrence militar ingelesaren irudia aztertzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button