ESZENA

“Obabakoak” antzezlana euskaraz eskainiko da larunbatean, Stuttgarten

Arriaga Antzokiak ekoiztutako Calixto Bieitoren Obabakoak euskaraz eskainiko da larunbatean Stuttgarteko Antzoki Nazionalean.  Arriaga Antzokiak duela bi urte ekoiztu zuen antzezlana eta bere erabateko estreinaldia eskaini zuen, euskaraz eta gazteleraz, eta Euskal Herrian Bartzelonan eta Madrilen ikusteko aukera egon da.

Diogun moduan, emanaldia larunbat honetan, ekainaren 29an, Stuttgarteko Antzoki Nazionaleko Schauspiel Stuttgart espazioan izango da, 19:30ean hasita. Baina hitzordu horren aurretik, (18:00etan), Calixto Bieitok eta Bernardo Atxagak Obabakoak lanari buruzko solasaldi bat interesgarria eskainiko dute. Bertan, “iritziak trukatu eta jatorrizko eleberriarekin eta antzerkirako egokitzapenarekin erlazionatutako hainbat alderditan sakonduko dute”.

Obra horretan, makina bat euskal antzezlek hartzen dute parte: Joseba Apaolaza, Itziar Lazkano, Iñake Irastorza, Lander Otaola, Idoia Merodio, Eneko Sagardoy, Ylenia Baglietto, Miren Gaztañaga, Ainhoa Etxebarria, Koldo Olabarri eta Karmele Larrinaga.
Beste aldetik, Atxagaren testuaren edertasunari oso elementu indartsuak gehitzen zaizkio, tartean, Sarah Derendinger sortzaile suitzarraren ikus-entzunezko proiekzioak. Halaber, aipagarriak dira musika eta ahots moldaketak, bai eta Susanne Gschwenderrek zuzendutako eszenografia bitxia ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button