ARTEA

Asun Aranburu argazkilariaren erakusketa Irunen

Asun Aranburu (Irun, 1964) argazkilariak erakusketa paratu du Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, apirilaren 16ra arte. Aranburuk Asia eta Afrikako emakumeen argazkiak jarri ditu ikusgai.

Aranburu argazkilaria ez ezik, bidaiari sutsua ere bada. Kontinente guztietako 20 herrialdeetan izan ostean, oraingo honetan, Vietnam, Tibet, Japon, Etiopia, Uzbekistan, Myanmar eta Mongoliako emakumeen argazki bilduma paratu du Kabigorrin.

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoaren arabera, “Martxoaren 8ko ospakizunen harira ekarri digu erakusketa irundarrak, bere bi zaletasunen (argazkilaritza eta bidaiak) bilduma dotorea da, non emakume militantearen begiradaren bitartez, bidaietan aurkitutako zenbait emakumeren esentzia islatzen den”.

Informazio gehiago: kabigorri.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button