IKUS-ENTZUN

Nosferatuk “Langile-klasea zineman” zikloa hasiko du gaur

Nosferatu zinema-programazioa Langile-klasea zineman zikloa abiatuko du, gaur, La Sortie des usines Lumiere (Louis Lumiere, 1895) eta Der letzte Mann (F. W. Murnau, 1924) filmen proiekzioarekin, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Murnauren lana, gainera, Javier Perez de Azpeitiak bere pianoarekin jantziko du, zuzenean.

Zikloak 2015eko ekainaren 3ra arte iraungo du, eta guztira, 20 film baino gehiago emango dira; tartean, Stachka (Sergei M. Eisenstein, 1924), Modern Times (Charles Chaplin, 1936), Placido (Luis Garcia Berlanga, 1961), Novecento (Bernardo Bertolucci, 1976), Riff-Raff (Ken Loach, 1990) eta Tulitikkutehtaan tyttö (Aki Kaurismaki, 1990).

Horrekin batera, bi liburu plazaratuko dituzte Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak, ohi den bezala: De Lumiere a Kaurismäki. La clase obrera en el cine izenburupean, gaztelerazko bertsioa; eta Langile-klasea zineman euskarazko bertsioaCarlos F. Herederok eta Joxean Fernandezek koordinatu dituzte lanok.

Gaurko emanaldiaren harira, Murnauren filmak luxuzko hotel baten atezain beteranoaren nondik norakoak kontatzen ditu. Bere lanaz harro dagoen agurea da atezaina, baina bat-batean komunak garbitzen jarriko dute, eta horrek bere bizitzaren hondamena ekarriko du.

Zikloaren xehetasun guztiak: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button