ARTEA

“Oilo ipurdia”, gorputzean barrena egindako bidaia

Regina Jose Galindo (1974, Guatemala Hiria) artistak poesigintzaren esparruan eman zituen bere lehendabiziko sormen-urratsak. Egun, baina, ezaguna da bere gorputza dela medio gauzatzen dituen ekintza eta performanceengatik. Izan ere, artista latinoamerikar honen inguruko erakusketa ikus daiteke Gasteizko Artium museoan Oilo Ipurdia izenburupean. Erakusketa iragan ostiralean inauguratu zuten eta maiatzaren 1era bitarte egongo da zabalik.

“Bere lanek egungo gizartearen arazoetan sarrarazten gaituzte, errealitate gordin batean, bere gorputzaren kontakizunaren bidez, era berean gordinak, muturrekoak eta sinbolismoz beteak eta ikusleei gogoeta eginarazteko abiapuntu diren ekintza sorta baten bidez”, irakur daiteke Artiumek bidali duen oharrean.

Hala, Oilo Ipurdia erakusketak inpaktua bilatzen du ikusleengan emozionaltasunaren bitartez.
Erakusketa bost aretotan gorpuzten da. Lehenengoa mintzatzeari buruzkoa da eta 1999. Urtean buruturiko Lo voy a gritar al viento ekintzan du bere abiapuntu. Bigarrenak artistaren alderik poetikoena erakusten du, eta performancean oinarritzen da. Hirugarrena gordinena da. Lanek norberaren heriotza islatzen dute torturaren fisikotasunaren bidez. Amaitzeko, transmisioaren kontzeptuan eraikitzen da. Azken horretan dago, hain zuzen ere, erakusketari izena ematen dion Oilo ipurdia performancea ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button