ARTEA

Norman McLaren-en animazioak , Bilbaoarten

Bilboarte zentroan Norman McLaren (1914 – 1987) animatzaile esperimentalari buruzko erakusketa ondu dute, erakusketa otsailaren 26ra arte egongo da zabalik. Bertan, hiru film ikus daitezke. Horretaz gainera, bestelako jarduerak ere egingo dira: emanaldiak, hitzaldiak…

McLaren animatzaile eta zine zuzendari britainiarra izan zen, baina Kanadan garatu zuen bere lan-ibilbidea, kanadar nazionalizatu arte. Animatzaile esperimental eta abstraktu handienetarikoa da, eta bere eragina egungo iragarki eta bideoklipetan ere antzeman daiteke.

Kanadarrak hainbat esperimentu egin zituen irudiarekin eta soinuarekin, tartean, pelikularen gainean marraztu. Soinu bandetan ere berrikuntza asko egin zituen; esaterako, zeluloidea harraskatu soinu berri optikoak lortzeko. Hala, gerora industria zinematografikoan erabateko garrantzia izango zuten baliabideak asmatu zituen.

Horietaz aparte, bestelako trikimailu, efektu eta animazio estilo sortu zituen: film estereoskopikoa, pixelazioa, slow motion-aren erabilera… Baliabide horien bidez, figura baten metamorfosian erakutsi nahi zuen denboran. Eisenstein zinegilearen zale sutsua zen.

Bada, Bilbaoarteko lan hauek bildu dira: Begone Dull Care (1949), Neighbours (1952) eta Synchromy (1971).  Lan horiez gain, bestelako jarduerak ere izango dira, tartean, José Julian Baquedano eta Santos Zunzuneguik martxoaren 2an emango duten hitzaldia: Aitzindari baten kronologia.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button