BERTSOTAN

Larunbatean “Bertso Eguna”, Getarian

Asteburu honetan, martxoaren 27an, aurtengo bigarren Bertso Eguna antolatu dute. Getariako Cristobal Belenciaga Museoan egingo da, 18:00etan, eta publikoak aretoan bertan nahiz Internetez ikusi ahal izango du saioa.

Hiru protagonista arituko dira bertsotan: Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi. Eta  Maite Berriozabal gaiak ezarriko dizkie. Eta lagun gehiago izango dira bertan protagonistei laguntzen oholtza gainean, izan ere, Eli Pagolak, Maider Arregik, Manex Agirrek eta Rosi Lazkanok ere hartuko dute parte emanaldian.

Bertso plaza indartzeko Bertsozale Elkartea egiten ari den apustuaren parte dira aurtengo hiru Bertso Egunak. Plaza biziberritzeko ekimen hau babesten eta laguntzen dute Laboral Kutxak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Gainera, Getariako Udalak laguntzen du hilabete amaierako hitzordu hori ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button