ESZENA

Nork mugitzen ditu hariak?

Galiziatik, Cinema Sticado taldea heldu da Bilboko La Fundicion aretora Strpts/Fin de Temporada izeneko lana eskaintzera. Bi saiotan oholtzaratuko du obra: otsailaren 29an, larunbata, 20:00etan, eta martxoaren 1ean, igandea, 19:00etan.

La Fundicion aretoak azaldu duen bezala, Strpts/Fin de Temporada lana zuzeneko zinema ikuskizun bat da (edo multimedia antzerkia, edo transmedia antzerkia). Hainbat antzerki teknika konbinatzen dira, hala nola objektuak, txotxongiloak, itzalak eta aktoreak, irudi eta soinuen zuzeneko proiekzioarekin. Taldeak intrigaz, umorez eta magiaz ondu du manipulazioari, botereari eta horien aurka egiteko aukerari buruzko lan hau, bere baliabide analogiko eta digital guztiak erabiliz.

Xosel Díez eta Helena Varela dira aktore manipulatzaileak, eta horiek film bat egiteko asmoa dute, “oihan bat desagertzeko zorian da, bi iheslari etxe isolatu batean daude zain, ministro bat eta bere semea botere-gosez dira, eta, horren guztiaren erdian… maletatxo bat”. Horrela kontatzen dute eurek: “Zuzeneko film bat egin dugu hiru kamera eta bideoak egiteko sistema bat erabiliz. Azken hori software libre baten bidez sortua da eta mugikorraren bidez maneiatzen da. Objektu eta tresnen bidez zuzenean egindako soinuen prozesatze digitala hartzen dugu abiapuntu, unean bertan egindako oinarriak erabiltzen ditugu, eta kantatu ere egiten dugu”.

Harri eta zur lotuko zarete, zaudete seguru.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button