Nontzeberri

Norbera izateko indarra

Elorrioko Iturri Kultur Etxean Hileko dokumentala saioa egingo dute urtarrilaren 9an, 19:30ean. Bertan, Silvana filma pantailaratuko dute (Mika Gustafson, Olivia Kastebring, Christina Tsiobanelis, 2017).

Silvana kantari ospetsua da eta Eskandinavia konkistatu du opresio modu guztien aurka zorrotz kantatuz. Ekintzaile eta queer komunitateko ikono bihurturik, bere burua lesbiana, feminista eta arrazakeriaren kontrakotzat definitzen du, eta gazte inkonformisten belaunaldi berriaren ahots bihurtu da.  Filma bidaia bat da, bere ibilbideko lehen urteetatik (artista underground gisa) gaur egungo benetako ikono bihurtzeraino (ehunka nerabe eta jarraitzaileren eredu).
Aldi berean, Beatriz Eli kantariarekin maitemintzen da, Suedian pop musikaren erreferentea dena. Silvana beraren hitzetan, maitasun istorio kutun honetan, super-heroiak barik, gizakiak baino ez daude.
“Silvanaren istorioa unibertsala da, eta norbera izaten lortzeko indarrari buruzkoa. Dokumental hau inspiratzailea da eta narrazio bide berriak ikertzen ditu, eta eraldaketa hau bultzatzen du: emakumeak sortzaile, artista eta etorkizuneko buruzagi izatea”.

Exit mobile version