IKUS-ENTZUN

Nontzefilmak 2012 Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa abian da

Nontzeberri.com kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazioko Film Laburren Lehiaketa on-line jarriko du martxan gaur Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animaziokoak izango dira, azken horretan animazio teknika guztiak onartuko direlarik (3D, Flash, stop-motion…). Aurten nobedade gisa, eta Nontzeberriren hamargarren urteurrena sustatzeko asmoz, bideo lehiaketa berezia abiatu dugu: Nontzeberrik 10 urte.

Nahi duenak parte har dezake lehiaketan, jaioterri eta bizilekua direnak direla, eta nahi adina lan aurkez ditzake. Parte hartzea doakoa da.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2011eko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasotzeko epea 2012ko martxoaren 8an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da.

Euskaraz edo gaztelaniaz ez diren film laburrei azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jartzeko gonbitea luzatzen diegu egileei, ahalik eta jende gehienak uler dezan. Gainera, FANTen barruan egiten den lan sari-banaketan erakutsiko diren lan onenak euskarazko azpitituluak izango dituzte.

Lehiaketak honako sari hauek bananduko ditu:

Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro
Zinemako bigarren Saria: 1.500 euro
Zinemako hirugarren Saria: 900 euro
Nontzefilmak Saria Animazioko film onenari: 2.000 euro
Animazioko bigarren Saria: 1.500 euro
Animazioko hirugarren Saria: 900 euro
Era berean, Euskaraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animaziokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.
Azkenik Nontzeberrik 10 urte irabazleak 500 euro jasoko ditu.

Lehiaketaren baseen xehetasun guztiak Nontzefilmak (NFK) webgunean biltzen dira.

“Nontzeberrik 10 urte” lehiaketa:

Aurten nobedade gisa, eta Nontzeberriren hamargarren urteurrena sustatzeko asmoz, bideo lehiaketa berezia abiatu dugu.

Baseak:

– Lanak gehienez 30 segundoko iraupena izango du, eta Nontzeberriren hamar urteko ibilbidea nabarmentzeko lana beharko du izan.

– Fitxategia .flv formatuan bidali beharko da eta gehienez lau megakoa beharko du izan.

– Onartuko den hizkuntza bakarra euskara izango da.

– Ezinbestez agertu beharrekoa: Nontzeberriren logoa (guk luzatuko dizuegu)

– Irabazlea FANT zinema fantastikoan egingo den Nontzefilmak gaua-n erakutsiko da.

Beraz, kalitate handiko bertsioa eskatuko zaio irabazleari.

– Hauez gain, parte-hartzaileak Nontzefilmaken baseetan jasotzen diren xehetasun guztiak onartuko ditu.

– Lan irabazlearen eskubide guztiak Nontzeberriren esku geldituko dira eta honek soilik erabiliko ditu Nontzeberri sustatzeko.

– Izen-ematea www.nontzefilmak.com webgunearen bitartez egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button