LITERATURA

Danele Sarriugarte XV. Igartza Sariaren irabazlea

Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria epaimahaikideek, Danele Sarriugarte aukeratu dute XV. Igartza Sariaren irabazle Mamuak izeneko eleberri proiektuarekin. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honen hamabosgarren deialdian hamabi proiektu aurkeztu dira, eta guztien artean Sarriugarte elgoibartarrarena nabarmendu da.
Dakizuenez, sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza sari honek.

Danele Sarriugarte Mochales Elgoibarren 1989an jaioa da eta ez dauka libururik kalean. Itzulpengintzan lizentziatua da eta www.elearazi.org webaren egilea.

“Haustura sentimental baten ondotik, harreman horren historia bergogoratzen duen emakume bat aurkezten du nobela honek, indar ebokatzaile bereziz” esan dute argitaletxetik.

Azken urteetan argitaraturiko batzuk honako hauek: Eider Rodriguez, Katu jendea; Uxue Apaolaza, Mea Culpa; Garazi Kamio, Beste norbaiten zapatak, eta laster, Goiatz Lanbandibar, Interrail (argitaratzeko).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button