MUSIKA

Viva Suecia, Anari, Mursego eta Toundrak 2019ko MAZ Basauri jaialdian parte hartuko dute

2019ko apirilaren 26an eta 27an, eta maiatzaren 3an eta 4an egingo da MAZ Basauri jaialdia, eta dagoeneko, antolatzaileek iragarri dituzte karteleko zenbait izen.

Bada, honatx jaialdiaren zortzigarren edizioan parte hartuko duten talde eta artisten izenak: Viva Suecia, Toundra, Iseo & Dodosound With The Mousehunters, Christina Rosenvinge, Triángulo de Amor Bizarro, Anari, Mursego eta Hakima Flissi, besteak beste.

Horiekin batera, 2018ko Rockein lehiaketako sarituak ere izango dira jaialdian: The Owl Project, Haxotz, Agian  eta Voltium.

Bestelako ekitaldiak ere izango dira 2019ko programazioaren baitan: umeei zuzendutako Txiki MAZ egitaraua eta Zine MAZ zine-ziklo musikala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button