BESTELAKOAK

Nola sustatu genezake kulturgintza?

Euskal kulturaren ekosistema sortzaileek, antolatzaileek, komunikabideek, hezitzaileek eta zaleek osatzen dute, horretan oinarrituta EAEko legebiltzarra kulturgintza sustatzeko eragile garrantzitsua izan behar da.  Horretaz hausnartzeko, otsailaren 20an, Durangoko Plateruenan hitzordu bat antolatu da, “Legebiltzarrean zer proposatu, eztabaidatu, adostu eta gauzatu dezakegunari buruzko ekarpenak konpartitzeko”.

2016ko iraileko hauteskundeetarako herri-progaman, urteetan kulturgintzan ari direnen proposamenak jaso ziren eta orain, proposamen horiek eta egon daitezkeen beste 2020an amaituko den legegintzaldian Legebiltzarrean zelan jorratu erabakitzeko tenorea heldu da.

Gaurkoak aparte beste bi hitzordu antolatu dira: otsailaren 21ean, Gasteizko Aldabe gizarte etxean, eta martxoaren 1ean, Azpeitiko Soreasun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button