ESZENA

Nola pentsatzen dugu fisikoki?

Gaur, Tabakalerako patioan, eta Atalak 2.0 programaren baitan, Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta koreografoek eta Dantzaz konpainiako dantzariek egindako egonaldi koreografikoetan sortutako piezen aurkezpena egingo da, 20:00etatik aurrera.

Aukeran konpainiako zuzendaria Edu Muruamendiarazek oso harreman estua du euskal dantzarekin.  Bere ideietatik sortu dira Bideak, Gernika, Burdina, Geltokia edo Maurizia ikusgarriak. Kasu honetan, gaurko ekimenerako DantzAmorfosis proposamena egingo du.

Beste aldetik, Blanca Arrietak mundu osoko jaialdi eszenikoetan aurkeztu ditu bere sormen-lanak. Gaurko saiorako honakoa esan du: “Egonaldi-laborategi honentzako proposatzen dudan galdera hauxe da: nola pentsatzen dugu fisikoki? Mugimendua sortzen dugunean espazioa bilatzen dugu formarako, lotura pertsonalentzako, beste gorputzekiko elkarrizketa fisikorako. Gorputza eta burua konektatzen dira mugimenduari zentzua emateko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button