BESTELAKOAK

Nola akatzen dira hizkuntzak

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren bigarren ikasturtea aurkeztuko da Arabako Campusean, irailaren 21ean. Bertan Irlandako gaelera, erdialdeko Amerikako lenkera eta aragoiera hizkuntzak landuko dira, besteak beste. Egun berean, eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, Carme Junyent hizkuntzalari katalanak Nola akatzen dira hizkuntzak hitzaldia eskainiko du, 19:00etan.

Hitz Adina Mintzok munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberasteko, zazpi hizkuntza gutxitu aztertuko ditu aurtengo zikloan, urritik abendura bitartean. Zikloak “munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta ezagutarazi nahi du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira”.  Zikloaren amaieran, Udaberri jaia hizkuntza gutxituen musika jaialdiaren edizioa egingo da.

Oihaneder zentroaren arabera, asteazkeneko hitzaldian, “Junyentek hizkuntza ordezkapen edo heriotzaren prozesuek dituzten hiru faseak -komunitatea elebidun bihurtzea, transmisioa etetea eta hizkuntzaren heriotza- izango ditu hizpide. Izan ere, munduko hizkuntzen %50 azken bi faseetan dago, hau da, ziur asko atzera egin ezineko egoera batean. Beste %40 lehen fasean dago, prozesua iraultzea posiblea denean, alegia”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button