ARTEA

Jose Castiella artistaren "Game Over" erakusketa

Bilboko L’Atelier galerian, Jose Castiella artistak Game Over erakusketa paratu du. Pintura figuratiboaren inguruan jorratzen ditu artistak bere irudiak. Hala ere, bere estiloa arte akademikoaren figuraziotik urrun dagoela esan dezakegu; azken hau argazkiarekin edota masen lengoaia berriekin nahas daiteke.
Akademizismoa postmodernitatean ere badago, eta horren adibide asko daude. Alderantziz, modernitatearen zordun dagoen figurazio honek zerikusi handia du Cezannerenarekin, izengaitza baina nonahikoa den Picassoren aitatasunarekin.
Materia bera, materia piktorikoa oihalaren azalean agertzen da, erakutsi egiten da eta aurretiaz erabakitako gai batetik edota bat-bateko emaitza batetik sortu ahal da.

Apirilaren 29ra bitartean ikusi ahalko da Jose Castiella artistaren Game Over erakusketa L’Atelier galerian.

L’Atelier galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button