Nontzeberri

“Noir” generoko filmak Plentziako Nazioarteko Metraje Laburreko Filmen Lehiaketan

Plentziako Nazioarteko Metraje Laburreko Filmen Lehiaketak  edo Mikrofilm Short Festivalek lan piloa jaso ditu eta orain, uztailaren 26an eta 27an, Maria Magdalena elizako atariko arkuan, jaialdia ospatuko dute.

Jasotako lanak noir generoko zein adarkatzeetako aginduen influentzia duten film laburrak izan dira: polizi-filma, neo-noirra, terrorea, komedia beltza, suspensea zein thrillerra. Jatorrizko hizkuntza euskara edo gaztelania ez duten lan horiek, azpitituluak edukiko dituzte. Epaimahaiaren saria 2000 eurokoa izango da. Euskal film laburrik hoberenak 1000 euro jasoko ditu, eta Publikoaren sariak 800 euro.

Hortaz, Mikrofilm Short Festival jaialdiaren zortzigarren edizioa prest dute herri horretan, eta horri esker, pantaila kalera aterako da, eta publiko fidel baten aurrean, 18 film labur lehiatuko dira. Zinemagintzarekin batera musika ez da faltako, eta Basabi edota The Renegados taldeen kontzertuak programatu dira.

Egunez eguneko programazio guztia ikusteko, jo ezazue Mikrofilm Short Festivalek duen webgunera.

Exit mobile version