MUSIKA

“Spirit Sound Festival” eta “Indie Party” jaialdiak Donostian

Asteburu honetan bi kontzertu interesgarri izango dira Donostiako Doka Kafe Antzokian. Hala, ostiralean, otsailak 8, Indie Party jaialdiaren hirugarren edizioa izango da. Bertan, Muy Fellini eta Dinero taldeek eta La Fabrica de Colores disko jartzaileak parte hartuko dute.

Muy Fellini nafarrek La Ciudad de las Palmeras izenburuko diskoan jasotako kantuak aurkeztuko dituzte. Edu Ugartek (Half Foot Outside) eta Juan Maravik (Sök) eraturiko egitasmoaren bigarren diskoa da.

Dinero, berriz, Madrileko hirukotea da. Bertan, Ekain Elortza (Seiurte) eta Cobra taldeetan arituriko musikariak biltzen dira. Taldea 2007an sortu zen, eta iaz Año perro izenburuko bigarren lana argitaratu zuten.

Larunbateko jaialdiari dagokionez, egun horretan Donostia inguruko zazpi talde bilduko dira Spirit Sound Festival izenburupean: Bona Seda, Gemelas Muchacho, Microcastles, Grande Days, Milky Ways, Oh Glaucon eta Bandighara. Taldeok kantu propioak eta bertsioak joko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button