MUSIKA

Noa Volldamn & Helldrinkers bandak zabalduko du gaur Aguraingo “Jazzherrian” programa

Gaur hasiko da Agurainen Jazzherrian zikloa Noa Volldamn & Helldrinkers taldearen kontzertuarekin. Egitarauak uztailaren 30era arte iraungo du. Ekimena XabiGune Kultur Music Elkarteak eta Aguraingo Udalak ondu dute.

Noa Volldamn & Helldrinkers talde donostiarrak Fuente Dos Caños gunean joko du, 19:30etik aurrera. Laukoteak blues-rock estiloa jorratzen du; Big Mamma Thornton, B.B. King, Cream edo Rory Gallagher musikarien ondare klasikotiko edaten du. Hauexek dira taldekideak: Noa Voll Damn, ahotsa; Sergio Villar, gitarra; Manu Gestido, baxua eta Gus Gonzalez, bateria. Taldekideen hitzetan, “blues-rock zikin eta koipetsua” jotzen dute.

Programa ondoko hitzorduekin osatuko da: 16an, Tomaccos; 21ean, Ale & The Hops; 22an, Frank Blackfield Band; 23an, Starblues; eta, azkenik, 30ean, Greg Izor Blues Band.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button