BERTSOTAN

“Nire gorputza, nire erabakia” bertso-paper lehiaketa

Emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko eskubidea aldarrikatu nahi duen Nire gorputza, nire erabakia bertso-paper lehiaketan parte hartzeko epea datorren astean, azaroaren 15ean, amaituko da. Argi ibili!

Medicusmundik antolatutako sariketa honetan, bi maila izango dira: gazteena (17 urte arte) eta helduena (18 urtetik gora). 1.000€ baino gehiago sarituko dira eta bertso batekin bi sari jasotzeko aukera izango duzue. Lehiaketan Bizkaian jaio, lan egin, ikasi edo bizi duzuenok parte har dezakezue, bakarka edo taldean (ikastetxe bat, gela bat, lagun talde bat, etab).

Bertsoak egiterakoan kontutan hartu behar da hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen ez duen bertsorik ez dela aintzat hartuko eta hori lehiaketatik kanpo geratuko da.

Lanak educa.bizkaia@medicusmundi.es helbidera bidali ahal dira edota hona: Nire gorputza nire erabakia, Bertso-paper lehiaketa, Medicusmundi Bizkaia, Begoñako Andra Mari kalea 20. zenb., behea, 48006 Bilbo.

Gazteen mailan, 1. saria 300 eurokoa eta 2. saria 100 eurokoa izango dira eta helduen mailan 1.saria 500eurokoa eta 2. saria 200eurokoa.
Sari-banaketa abenduaren 5ean izango da, 20:30ean, Bilboko Hika Ateneoan burutuko den bertso-saioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button