ESZENA

Nik zer egingo nuke?

Horixe da Banarte Antzerki Taldeak egiten duen galdera Dudas razonables antzezlanaren bidez. Ortuellako Gorbeia aretoan izango dira bihar, larunbata, 20:00etan, eta Eibarreko Coliseo Antzokian, urtarrilaren 20an, 20:30ean obra hori aurkezteko.

Dudas razonables edozein ikuslek epaimahai herrikoi bateko kide izanez gero zer egingo lukeen jakiteko begiratu daitekeen ispilua da. Nik zer egingo nuke?
Testu dibertigarri, garratz eta dinamikoa da, eztabaida gordinena irekitzen du eta ikusleari objektiboa izateko beharra planteatzen du. Herriak Justizia Administraritzan duen parte hartzea, konstituzioan ageri den eskubide demokratikoa da. Eskubide eta baita betebeharra ere, epaimahai herrikoien adierazten dena, non edozein pertsonak parte har dezakeen une oro. Antzezlanean epaia eman nahi duen epaimahai herrikoi batek ikuslea deliberazio gela batera lekualdatuko du. Bertan ikuslea bera izan daiteke norbait hilketa baten erruduna edo errugabea den erabakitzeari aurre egin behar diona.
Gizakia konplexua da, banatu edo mugatu ezin ditzakegun akats eta bertutez betea. Aldi berean, aldakorrak eta zentzudunak gara, pentsakor eta irrazionalak. Aurreiritzi gabeko eta objektiboa den iritzi bat emateko banatu ezin dezakegun alde askoko amalgama konplexu bat. Sortu dugun mozorroaren atzean dagoena planteatzen du Dudas razonablesek, gure bizitzan antzeztu edo irudikatu nahi dugun papera.
“Oso zaila da. Sentimenduak alde batera utziz objektiboa izatea oso zaila da. Gure mamuen estalkirik gabe ikustea. Egia ez da norbaiten monopolioa, banatuta dago, oso, eta denek dute beraren zati bat.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button