LITERATURA

“Nigan, ispilu batean” euskarazko errezitaldia, Iruñean

Iruñeko Kondestable Civivoxak  Irati Jimenez idazlearen eta Petti musikariaren Nigan, ispilu batean bezala euskarazko errezitaldi poetiko-musikala jasoko du gaur berton, martxoak 16, 20:00etan.

Nigan, ispilu batean bezala emanaldiak “literaturari, idazleei eta idazteari buruzko gogoeta umoretsu, ironiko eta gaiztoa da”. Irati Jimenez idazlea da eta bereak dira 2006an, Augustin Zubikarai nobela laburren sariari esker publikatu zuen  Bat, bi, Manchester eleberria,  eta Igartza Sariaren accesitaren bidezko Nora ez dakizun hori. Gainera, 2016an Gatza, Odola, eta Musua liburu tematikoak argitara eman zituen.

Petti Berako musikari ezaguna da. Hotzikarak izan da bere azken diskoa. Etxeko Uzta bere ohiko taldearekin grabatu zuen, hau da, Joseba Irazoki eta Iñigo eta Igor Telletxea anaiekin. Lan honetaz honakoa entzun dugu: “Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da. Barrutik ateratzen diren kantu leunek, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzte. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa”. Diskoa kaleratu zutenean, hauxe ere esan zuen Andoni Tolosak, Berria egunkarian:  “Lasaitik ekaitzera, melodiatik zaratara, xuxurlatik garrasira, poliki-poliki, baina etengabe aurrera egiten duen tren baten moduko taldea osatzen du laukoteak. Kantuari bultzaka bidea egin dezan, eta, bien bitartean, haz dadin entzulearen erraietan”.

Gitarra-jotzaile eta bluesman fina da, indar eta adierazkortasun berezi batez betetzen du taula. Bakarkako sei disko argitaratu ditu eta zenbait lan konpartitu Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda, Xabi Garre (Señor No) eta Barrence Withfield soul musikari estatubatuarra eta besterekin. Egun Balerdi Balerdi euskal rock taldeko gitarra-jotzaile ere aritzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button