IKUS-ENTZUN

Bilbao Mendi Film Festival-eko onenak, Gasteizen

Astelehenean izan zen Bilbao Mendi Film Festival-eko film onenak zabaltzen dituen Mendi Tour ekimeneko lehen emanaldia. Martxoaren 1, 2 eta 3an segida izango du ekimenak, eta Vital Kutxa Fundazioaren Aretoak mendi zikloko pelikularik ikusgarrienak hartuko ditu.

Gaur berton pantailaratuko diren filma honakok dira: The important places (Gidoi onena 2016ko Bilbao Mendi Film Jaialdian). 77 urteko Doug Woodwardek haren seme Forest eramango du Grand Canyonera. Duela 43 urte Dougek etxean eraikitako kayak batean jaitsi zuen Colorado ibaia, eta harrez gero ez zen bertara itzuli.
2016ko Bilbao Mendi Film Jaialdiko film onena Dodo’s delight izan zen. Bertan, Sean Villanueva, Nico Favresse, Olivier Favresse eta Ben Ditto eskaladorrek osaturiko koadrila zoroa Groenlandiako eta Baffin irlako hormen bila joango da. Dodo Delight itsasontzia da banda xelebre honentzako garraiobide eta bizileku. Eskala harrigarriak egiten dituzte beti.
Azken filma, Akabuko martxea izango da, eta bertan transhumantziaren ohitura -Gipuzkoako Urbiako mendietatik Bizkaiko Uribe Kostara beren artaldeak neguan eramaten zituzten artzainen zeregina- gogora ekartzen du.

Hurrengo egunetako saioak zeintzuk diren ikusteko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button