IKUS-ENTZUN

NIFF jaialdiak ezgaitasun eta feminismoari buruzko mahai-inguruak egingo ditu

Navarra International Film Festival jaialdia Iruñean egingo da irailaren 3, 4 eta 5ean. Atal Ofizialean programaturiko filmek proposatzen dituzten gaiak tratatu nahi dituzte hausnarketa sortzeko asmoz. Horretarako emanaldien osteko saioetan hainbat mahai-inguru programatu ditu jaialdiak.

Horietan gai ezberdinen gaineko iritzi trukaketak egingo dira bertan parte hartuko duten artista, kazetari, eta zinegileekin. Publiko orokorrari ere dei egingo zaie parte har dezan, eta iritzi, ikuspuntu, eta bizipen ezberdinen bidez elkarrizketa sakon bat osa dadin.

Mahai-inguru horietariko bi ezgaitasun eta feminismoari buruzkoak izango dira. Lehen kasuan, Maria Sanz de Galdeano moderatzailea izango da eta bertan, Jon Sistiaga, Angel apaiza, Antonio Centeno eta David Erice bilduko dira.  Bigarrenean, moderatzailea Belen Galindo izango da, eta parte hartuko dute Gabriela Calvache, Amaia Merino, Carlota Pereda eta Maria Manera adituek.

NIFF jaialdiak ere musika kontzertuak antolatuko ditu. Irailaren 4 eta 5ean, Naiara Ruz, eta Elisa Bayona eta Ibai Gallardo  musikariek hartuko dute parte.

Informazio guztia NIFF jaialdiak dauka gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button