IKUS-ENTZUN

Kresala Zineklubak “Zain” eta “Baúles” filmak proiektatuko ditu

Gaur berton, abenduak 10, Donostiako Trueba zinema aretoan, Kresala Zineklubak Zain eta Baúles filmak proiektatuko ditu, 19:30etik aurrera.

Zain (Pello Gutierrez, 2018) filmaren sinopsia honakoa da: “Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea, nora ote dijoan denbora aldakorrak daraman bidea, daraman bidea…”

Beste aldetik, Baúles (Juanmi Gutierrez, 2018) filmaren hauxe: “1931. urtea. Loisen, Espainiako Leongo mendialdeko herri batean, Julian Lopezek kutxa handi batean sartuko ditu bere gauzak eta, haren emazte Candelasek ezer jakin gabe, Mexikorako bidea hartuko du. 1970. urtea. Candelas duela hiru urte hil zen. Ustekabean, Mexikotik gutun bat iritsiko da Loisera, Julianen heriotzaren berri emateko. Riañoko familia-etxean, txoko batean, Julianek Mexikora eramandakoaren antzeko kutxa zaharra aurkituko dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button