MUSIKA

Niessen Kulturgunean kontzertu berezia asteburuan

Azaroaren 3an, Enkore eta Zumaiako The Grace of Dionysus taldeak bilduko dira Errenteriako Niessen Kulturgunean. Lehena bira berezia prestatu du eta Gipuzkoako kontzertu bakarra izango da hori.

Enkore 2009an Bilboko Errekalde auzoan sortutako rock talde gaztea da (XX. Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi zuten). 2012an argia ikusi zuen euren lehenengo diskoak: Faktore Komunak. 2014an, Kanala albuma kaleratu zuten eta 2015an, E,taldearen hirugarren diskoa. 2017an, Hegan II izeneko singlea aurkeztu zuten, eta 2018an, euren azkeneko kantua kaleratu dute: Dana.
Haien ibilbide laburrean euskal eta europar agertokian lekutxo bat egin dute (BBK Live, Fábrica Emídio da Silva Raposo, Ciudad de la Cultura Xixón, The Water Rats London, Lo Submarino de Reus, Hare & Hounds Birmingham, Euskal Herriko plaza nagusiak…).
Momentu honetan DANATour biran murgilduta daude, eta, 2019ari begira, taldearen X. urteurrena prestatzen ari dira.

Eurekin The Grace of Dionysus taldea izango da. 2018ko ekainaren bukaeran Katharsis izeneko lehen albuma kaleratu dute. Grabaketa eta nahasketak Eñaut Gaztañagak burutu ditu Gaztain estudioetan, eta masterizazioa Doctor Master-en egin da Estanis Elorzaren eskutik. Diskoa bederatzi abestiz osatua dago, erritmoz beteriko rock n rolla, guztia garaje, psikodelia, blues rock, soul eta punk rock zantzuekin bustirik.

Kontzertu bikaina izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu