BESTELAKOAK

Niaren inguruko istorioak

Atzo aurkeztu zuen Txalaparta argitaletxeak Tupust! liburu kolektiboa. Liburua aurkezteaz gain, ilustratzaileek komikitik abiatutako erakusketa ere aurkeztu zuten. “Hamalau komiki, hogei egile, helburu bakarra: komikigintzatik eta euskaraz, eredu tradizional heteropatriarkalaren deseraikitzea”.

Txalapartak jakinarazi duenez, “antologia hau osatzen duten istorio guztiak niaren inguruan gorpuzten dira; komiki guztiek hitz egiten dute, era batean ala bestean, niari buruz. Komiki hitza erabiltzen dugu bai, baina irakurleek askotariko komikiak aurkituko dituzte Tupust! antologian. Batzuk testuaren laguntza dute, beste batzuk soilik irudiak erabiliz eraiki dira. Batzuk bineta, marrazki eta testu asko dituzte orrialde bakoitzeko, beste orrialde batzuk irudi (mutu) bakarrarekin betetzen dira. Finean, nor bere nitik ari da, gu bat osatzeko”.

Lan horretan parte hartu dutenak honakoak dituzue: Ainara Azpiazu Aduriz Axpi, Irati Eguren Arruti, Paula Estevez, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Caballero, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Maitane Gartziandia, Txakur Gorria, Nerea Unanua Otxoantesana & Amaia Lekunberri Ansola, Urbeltz & Etxarte, Loinaz Lekuona, Arrate Rodriguez, Eider Eibar & Miren Amuriza, Irati F.G. & Regina Salcedo.

Informazio guztia, Txalapartan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button