ESZENA

Ni, munduko txarrena

Aste honetako ostiral eta larunbatean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 20:00etan, Vaivén Producciones taldeak Ni, munduko txarrena izeneko musikala oholtzaratuko du.

XVII mendeko Sor Juanak Ines de la Cruzek gaurkotasunez aurre egiten die bere mamuei, beti ere, askea izateko. Lanak horixe kontatzen baitu, guztiari eta guztiei aurre egiten dien emakume baten historia. Bere bertsoen indarrez, “aginterri dekadente bateko gorte koloniala liluratuko du. Bertan boteretsuen maitale bihurtuko da, Urrezko Aroaren musa eta bere espiritu menderakaitza oinperatu ezin duen Elizaren biktima”.

Antonio Muñoz de Mesak idatzitako eta Olga Margallok zuzendutako obra ikuskizun bitalista da, kolorez, musikaz, edertasunez. Bere garaian, elizak ezin izan zuen menderatu emakume baten bizitza interesgarria gaurko egunetara ekartzeko xedez, Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Ana Pimenta, Dorleta Urretabizkaia, Ainara Ortega, eta Ugaitz Alegria igoko dira oholtzara.

Lan honen gaztelaniazko bertsioa martxoaren 1ean estreinatuko da.

Datu guztiak Vaivén Producciones taldeak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button