ARTEA

Nestor Basterretxearen argazkigintza eta film-lana ezagutzeko abagunea

Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren Bitartez  izeneko erakusketa berrabiatu dute Kutxa Kultur Artegunean. Orain, beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartuta, erakusketaz gozatzeko data berria ezarri dute, eta urriaren 12ra arte luzatu da.

Nestor Basterretxea sortzaile handia izan zen, eta bere argazki- eta film-lana sakon ezagutzeko xedez abiatu da erakusketa, artista geldiezinaren gaineko xehetasunak emanik, “eskultura, pintura, diseinu industriala, zinema, argazkilaritza, obra grafikoa; erakusketa ugari egin dira haren obrarekin, eta asko idatzi da hari buruz, baina ez da agortzen”. Peio Agirrek komisariatuta, Kutxa Kultur Artegunean egindako honek beste ekarpen bat eman nahi du.

Nestor Basterretxea diziplina anitzetan jardun zuen pasioz, eta adibidez, euskal zinemaren aitzindari izan zen, diseinu industrial eta grafikoa landu zuen, arkitekturarekin amets egin zuen, eta argazkilaritzan eta idazketan ere aritu zen. Kasu honetan, argazkigintzarekiko harreman aztertu nahi izan dute antolatzaileek, argazkigintzara era ezberdinetan hurbildu baitzen: “familia-argazkiak, bere eta beste batzuen eskultura irudikatzeko, bidaia- eta erreportaje-koaderno gisa, jolas eta estudioko argazkiak, esperimentala fotogramatan, ikerketa etnografiko gisa, dokumentaletarako landa-lana (Amalur (1966-1968), Fernando Larruquert-ekin batera), publizitaterako argazkigintza, collage eta fotomuntaketak, etab”. Horrexegatik artistak metatu duen argazki-funtsa oso handia izan da.

Obra guztia hobeto ulertu ahal izateko, hiru zatitan banatu da erakusketa:  lehen ikerketa-lana Hondarribiko Idurmendieta baserrian dagoen argazki-funtsean eta ondorioz aurkezturiko positibo sorta; irudi-dokumentuen ikerketa horretatik abiaturik egindako ikus-entzunezko dokumental/saiakera; eta artistak denboran zehar grabatu zuen film-metraje argitaratu gabea Super 8an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button