IKUS-ENTZUN

Nestor Basterretxea omenduko du Euskal Zine Bilerak

Nestor Basterretxea zinegile, eskultore eta margolariaren heriotzaren harira, Euskal Zine Bilerak Euskal Zinearen Begirada Nestor Basterretxeari (1924 – 2014) atala sortu du. Hala, urtero, euskal zinemagintzako sortzaile bat izango dute hizpide aipatu sekzio berrian.

Bada, gaur bertan, 19.00etan, Ion Lopez Euskadiko Filmategiko Zuzendari Kontserbatzaileak eta Aitor Abaroa kazetaria eta zinezaleak Basterretxearen inguruko solasaldia egingo dute, eta gero, Ama Lur filma proiektatuko da pantaila handian.

Antolatzaileen arabera, “Ama Lur 1968an Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukert-ek zuzendutako filma da. Euskal Herriko zinemagintza modernoaren abiapuntu eta lehen urratsa da film hau. Euskal Herriaren inguruko balio etnografiko handiko filma. Ama Lur Euskal Herriari egindako kantua da”.

Horretaz gainera, Euskal Zine Bilerak jaialdiaren itxiera-ekitaldian, azaroaren 29an, Euskal Zinearen Begirada ikurra eskainiko zaie Nestor Basterretxearen senideei.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button