IKUS-ENTZUN

“Nest Film Students” lehiaketarako epea zabalik

Donostia Zinemaldiaren Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren XVII. edizioa irailaren 24tik 28ra egingo dute. Eta bertan, lehiaketarako izen ematea zabaldu dute jada.

Ikasleei begirako ekimen horretan “haien sorkuntza lanak erakusten dituzte, eta zabalkunde espazio bat ematen zaie, eta, halaber, topaketaren esparruan egiten diren bilera profesional zein tailer eta eskola magistraletan parte hartzen dute”. Modu horretan, ikus-entzunezkoen arloko esperientziak elkar banatu ahal dituzte mundu osoko zinema ikasle gazteekin.

Parte hartzeko, gehienez hiru film labur aurkeztu ditzake ikastetxe bakoitzak, baldin eta azken bi ikasturteetan egindakoak diren. Hilabete iraungo du lanak bidaltzeko epeak, uztailaren 2ra arte, eta jasotako proiektuen artetik hautatutako hamabost finalistek hartuko dute parte topaketan.

Hainbat sari banatuko dira: Panavision Saria (saria eskuratzen duen ikasleari RED Epic kamerari dagokion ekipamendu osoa eta Primo lehia estandarrak lagako zaizkio lau astez grabatzeko. Nahiago badu, ordea, 10.000€-ko kreditua jasoko du, Panavision etxearen edozein material alokatzeko). Eta Orona Saria film labur berritzaileenarentzat, 5.000 €.

Aipatu bezala, uztailaren 2an amaituko da filmak aurkezteko epea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button