IKUS-ENTZUN

Neskame joaten zirenean

Jon Abrilek zuzendutako Neskatoak. Emakumeak Ipar Euskal Herrian lanean, frankismo garaian izeneko dokumentala pantailaratuko da, Larrabetzuko Eskolako jantokian, 20:00etan hasita.

Lana garai bateko egoera sozial gordin baten ispilua da: 1940 eta 1975 urteen artean emakume askok euren etxea utzi eta Ipar Euskal Herrira edota Frantziako beste hainbat herritara joan ziren neskame edo neskato aritzera. “Emakume horiek, nerabe eta neska gazteek, frankismoaren urterik gogorrenetan, familia utzi zuten gibelean, eta mendiz mendi joan ziren Ipar Euskal Herriko hoteletan eta jatetxeetan lanean aritzera, baita interna moduan etxe partikularretara ere. 12 edo 14 orduko lanaldiak egiten zituzten, pasaporterik gabe, lanerako baimenik gabe, eta frantsesik jakin gabe”.

Neskatoak dokumentalean hamabost emakumeren bizipenak bildu ditu Jon Abrilek, irudi eta testigantza hunkigarriekin.
Jon Abril (Bera, 1975). Kazetaria da ikasketaz, eta hainbat hedabidetan aritu da, baina hau du zuzendari moduan lehenbiziko ikus-entzunezkoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button