ESZENA

Datorren urteko Umore Azokan parte hartzeko epea zabalik da

Datorren urteko Umore Azoka maiatzaren 12, 13, 14 eta 15ean egingo dute, eta antolatzaileek jada zabaldu dute jaialdian parte hartzeko izen-emate epea. Hala, 2011ko urtarrilaren 21era arte dute kaleko artistek euren proposamenak aurkezteko tartea. Jaialdia, kalea eszenatokitzat duten talde, konpainia eta artista profesionalei zabalik dago. Proposamenak askotarikoak izan daitezke: familiarrak, haurrei zuzendurikoak, musikalak, zirku-ikuskizunak, eta abar.

Aukeratze prozesuan lehentasuna izango dute estatuko beste azokaren batean parte hartu ez duten ikuskizunek, eta aintzat hartuko dute estreinaldiak izatea. Ekimenenean parte hartu nahi duten konpainia profesionalek postaz bidali beharko dituzte honako hauek: egitasmoa edo dossierra, fitxa teknikoa, DVDa, eta harremanetarako pertsonaren datuak.
Umore Azokarn webgunean xehetasun guztiak jasotzen dira.

Artezblaik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button