BERTSOTAN

Neska bertsolari gazteen topalekua

Bizkaiko neska bertsolari gazteen topalekua izango da beste behin Zilekoa. Ekimenaren helburu nagusia neska bertsolari gazteen arteko konfiantza-sarea sendotzea eta nesken ahalduntzean eragitea bertso eskoletatik plazarako bidean. Izena emateko aukera urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.

Datorren hilena hasiko dira saioak, Miren Amurizaren eta Oihana Bartraren gidaritzapean, Larrabetzun eta Durangon. Otsailaren 2an, Onintza Enbeita izango da protagonista; martxoaren 2an, Uxue Alberdiren txanda izango da; apirilean Ines Osinagarekin bilduko dira; eta azkenik, maiatzaren 4an amaierako jaia ospatuko dute.

Zilekoa doakoa da, baina izena ematen dutenei saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen zaie, besteak beste, bertso eskolako tartea antolatu ahal izateko.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button