ESZENA

“Nere azalean arrotz” dantza ikuskizuna, Donostian

Myriam Perez Cazabon koreografoak dantza garaikideko Nere azalean arrotz lana aurkeztuko du gaur, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19:00etatik aurrera. Sarrerak agortuta daude.

Leire Otamendi eta Oihana Vesga dira ikusgarriaren protagonistak. Presentziaren kontzeptuarekin lotuta, izan gabe egotearen ideian oinarritzen da dantza garaikideko pieza hori. “Pertsonaren izatean haustura bat gertatzen denean, eta ondorioz, ordura arte balio izan zaizkion izateko, egoteko eta ekiteko moduak gorputzean arrotz sentitzen direnean, presentzia eta ausentzia egoeren eraldatzeari buruzko hausnarketa da. Nor bere gorputzean, pentsamenduan, azalean arrotz sentitzen denean eta berrezagutzen ez denean, zein egoeratan geratzen da pertsonaren osotasuna?”

Myriam Perez Cazabonen aburuz, “bi pertsona. Bata bestearen itzalpean. Batzutan elkarri lotuta. Bestetan elkarrengatik urrun. Bi pertsona arrotz, elkarrengatik banatu ezin direnak. Bi pertsona. Edo bakarra, bitan zatituta”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button