ARTEA

Saio Olmok “Biotracks” liburua aurkeztuko du

Saioa Olmo (Bilbo, 1976) artistak Biotracks izenburuko liburua aurkeztuko du, gaur, irailak 10, Bizkaiko hiriburuko Anti liburu-dendan, 20:00etan; liburuak, gainera, DVDa ere badakar.

Artista bilbotarraren esanetan, “lurzoruan utzitako arrastoa erabiltzen dut metafora gisa, lurralde artistikoa eta soziokulturalean mugitzeko”. Liburuak lan-ildoen arabera antolatutako proiektuak biltzen ditu.

“Liburuaren kapitulu bakoitza euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzita dago, hurrenez hurren. Ez dago itzulpenik. Ez dago errepikapenik, ezta errepikapenen simulakrorik ere. Ez dago koadro osoa ikusteko aukerarik: hizkuntza bat edo batzuk ezagutzen ez duenik izango da, eta azalpenetan galduko den baten bat ere”.

Liburua Olmorena bada ere, hainbat egilek parte hartu dute; tartean, Hodei Torres, Xabier Sáenz de Gorbea, María Mur, Diego del Pozo, Santiago Eraso, Nekane Aramburu, María José Aranzasti, Aiora Kintana, Haizea Barcenilla eta Concepción Elorza.

Horrekin batera datorren DVDan ondoko bideoak biltzen dira: Hamaika Urte Dantzan, Pilar Bazanen Arte entre Fogones eta Unai Requejoren Samoa Olio.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button