LITERATURA

“Nekatoenea”, euskal idazleen egonaldia Abbadian

Hirugarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak bateratu dituzte, euskal idazle guziei zabalik, literaturaren inguruan egonaldi bat antolatzeko Abbadia Eremuan, Hendaian.

Egonaldia urriaren 7tik azaroaren 3a arte izango da, eta tailer-apartamentu bat jarriko da artistaren esku hilabete horretan (1000 € beka) Hendaiako Abbadiako Eremuan.

Egitasmoak bi zati ditu. Alde batetik, gazte literatura sorkuntza. Eta honek, oihartzun egin beharko dio Euskal Kultur Erakundearen Hogei’ta izeneko programari. Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da.
Eta beste aldetik, kolegio edo lizeotako ikasleekin obraren inguruko topaketak egitea.

Hautagaitza aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da. Informazio osagarri hemen topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button