MUSIKA

Neguko Txorimaloaren Residence taldeak “Bide Elektrikoa” lana aurkeztu du

Bilboko Neguko Txorimaloaren Residence taldeak Bide Elektrikoa izenburuko diskoa aurkeztu du gaur goizean. Taldea Txelu Tierra gitarra jotzailearen bakarkako egitasmo gisa sortu zen 2008 urtean.

Pixkanaka hainbat musikari gehitu dira bandara. Izan ere, egun sei musikarik osatzen dute Neguko Txorimaloaren Residence: Txelu berak, Aitor Alejandrok (gitarra); Diana Diez del Corralek (ahotsa); Manu Iturregik (akordeoia); eta Israel Santamariak (pianoa). Guztiak eskarmentu handiko musikariak dira hainbat taldetan aritzen edo aritutakoak  baitira, tartean, The EPs, Jatoba eta Gartxot taldeetan.

Boskoteak euskaraz eta gaztelaniaz abesturiko folk eta country rock doinuak jorratzen ditu. Halere, beste estilo batzuetako zertzeladak ere antzeman daitezke, hala nola, rock progresiboarenak, bluesarenak edo jazzarenak. Taldearen jarioann sonoritate akustikoak (steel guitar, mandolina, biolina…) oinarri elektriko sendoarekin uztartzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button