IKUS-ENTZUN

Nazioarteko zine mintegia, asteburu honetan, Tabakaleran

Munduko memoria guztia izenburupean, nazioarteko zinema mintegia abiatuko dute Tabakaleran, datozen egunotan, ekainaren 7, 8 eta 9an.  Oraingo honetan, Maria Arnal e Ilan Manouach, Xabier Erkizia, Jorge Jacome, Pauline Julier, Aya Koretzky, Helena de Llanos, Jumana Manna, Uriel Orlow, Jessica Sarah Rinland eta Ibon RG izango dira gonbidatuak.

“Botanika, sailkapena, natura, memoria-historia, politika, artxiboa eta ondare materiagabea bezalako kontzeptuei artista bakoitzak proposatzen duen hurbilpen partikularretik hasita, mintegiak zine-saiakeraren historiaren klasiko batera joko du, baita izenburua hartzeko ere, eta hortik hedatuko da: Toute la mémoire du monde, Alain Resnaisek (Chris Markerrekin elkarlanean) 1956 urtean jakintza unibertsala gordetzen duen museo-erakunde handia erretratatu zuen: Parisko Liburutegi Nazionala”.

Tabakaleran proposaturiko egitarauaren barruan, makina bat film pantailaratuko dira, goizetan zein arratsaldeetan.
Egunez eguneko ekimenak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button