LITERATURA

Nazioarteko poesia eguna

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Nazioarteko Poesiaren Eguna ospatuko du datorren astelehenean, Miguel Hernandezen irudiari eskainitako poesia errezitaldiarekin, poeta handiaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen den urtean, 1910eko urriaren 30ean jaio baitzen.

Duela hamar urtetik hona, martxoaren 21ean Nazioarteko Poesiaren Eguna ospatzen da mundu osoan. Egun hori UNESCOk bultzatutako ekimena da, herrialde guztietan burutzen diren poesia jarduerak ezagutzeko eta poesia funtsezko kultura mota gisa sustatzeko xedez. Aurten egun hori igandea denez, Bilboko Udalak ekitaldiak astelehenera, martxoaren 22ra, eraman ditu.

27 + 1 Miguel Hernández y la Generación del 27 izenburua izango duen poesia errezitaldia izango da, eta Murtziako poeta bikainaren lana errepasatuko du, jaio zenetik ehun urte betetzen diren honetan. Daniela Bartolome poetak eta Iñaki Urrutia aktoreak jarriko diete ahotsa Miguel Hernandezen poemei, Juan Perez Menaren gitarrarekin lagunduta.
Iñaki Urrutia antzezleak egiten du poetaren papera 2009ko urriaren 30ean estreinatu zen Versos presos para la libertad antzezpenean. Miguel Hernandezen lana eta irudia oso ondo ezagutzen dituen antzezle bilbotarrak, poetak idatzitako poemak errezitatzen ditu eta Joan Manuel Serrat edo Paco Ibañez bezalako kantautoreek konposatu zituzten abestiak abesten ditu eszenatoki gainean.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button