BESTELAKOAK

Joxemiel Bidador omentzeko pastorala, larunbatean Iruñean

Joxemiel Bidador historialari, filologo, dantzari, ikertzaile, irakasle eta idazle iruindar zenaren omenez antolatutako ikuskizuna da, Iruñean, urriaren 10ean egingo den pastorala: Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak.

Zaldiko Maldiko, Biltoki, Karrikiri eta Duguna taldeen elkarlanari esker sortu da ekimena eta euren hitzetan, “Bidadorren pertsonaren bitartez bertako euskaldunak omendu nahi ditu ikuskizunak, berak, bere obraren bidez, gutxik bezala agerrarazi baitzuen Iruñeko euskaltzaleen izaera organikoa eta kolektiboa. Iruñean euskaraz bizi izan den jendea ere gogoratu eta omendu nahi dugu, Joxemielen figuraren bitartez.”

Jon Alonsok idatzi du antzerkia, dantza eta kantua nahasten dituen ikuskizuna, eta bertan entzungo diren kantuak Mixel Etxekoparrek sortu ditu.
Jokoan laurogei lagun inguru arituko dira musika, antzezpen eta ekoizpen lanetan. Bi ordu eskas iraungo du eta Tuterako Erraldoien konpartsak eta San Lorentzoko Dantzanteek ere hartuko dute parte gonbidatu gisa.

Datu gehiago eskuratu nahi izanez gero, jo hona.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button