BERTSOTAN

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira , urriaren 9tik 14ra

Kuba, Argentina eta Euskal Herriko inprobisatzaileak arituko dira kantuan Euskal Herriko zenbait herri eta hiriburutatik Nazioarteko Inprobisatzaileen Biran urriaren 9tik 14ra.

Munduko beste kultura eta hizkuntzetako kantu inprobisatuen inguruko ezagutzari jarraipena eman asmoz, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuak elkarlanean sortutako ekimena da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira.

Kubako Tomasita Quiala ‘repentistak’ eta Araceli Argüello ‘payadore’ argentinarrak parte hartuko dute aurtengo edizioan.  Iruñean, Erandion, Hernanin, Gasteizen, Baionan eta Donostian izango diren 6 saioetan, Amets ArzallusJone UriaJulio SotoMaialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariak jardungo dute haiekin batera txandaktuz. Saioak Iker Iriartek eta Maite Berriozabalek gidatuko dituzte.

Lehenengo saioa Iruñeako Zentral Atretoan izango da 19:30etan. Bertan Tomasita Quiala eta Araceli Argüellorekin, , Julio Sotok eta Maialen Lujanbiok parte hartuko dute.

Tomasita Quiala Kubako gaur egungo ‘punto cubanoaren’ ordezkari garrantzitsuenetakoa, ez da lehenengoz datorren aldia Euskal Herrira. Izan ere 1998an Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsoaroan hartu baitzuen parte. Eta Araceli Argüello gazteak bestalde, 23 urte izan arren, ibilbide esanguratsua du, duela 10 urte pasatxo hasi baitzen ‘payadan’.

Saio bakoitzeko informazioa eta sarreren gainekoa mintzola webgunean eta informazio gehiagorako ikus egitaraua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button