ESZENA

Nazioarteko Gazteen XVII. Folklore Jaialdia

Eraiki Dantza Taldeak Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen XVII. Folklore Jaialdia antolatu du eta Bulgaria, Errusia eta Taiwango taldeak ekarriko ditu bihar hasiko den ikuskizunean aritzeko.

Inaugurazioa, diogun bezala, bihar izango da, 22:30ean Zabaltza plazan egingo den ekitaldiarekin, eta hilaren 28ra arte hainbat emanaldi eskainiko dituzte Irunen, Hondarribian eta Beran.  
Herri horietako kaleetan barna desfileak egingo dira, eta dantza erakustaldia edota tailerrak ere ez dira faltako.

Datorren asteko astelehenean ere, Taiwan eta Tatarstaneko taldeen emanaldi berezia egongo da Berako eskolako frontoian.

“Jaialdiaren helburua beste herrialdeetako foklorea ezagutzera ematea da eta, era berean, talde parte hartzaileen trukaketa bultzatzea bilatzen dute. Taldeek, emanaldiak eskaintzeaz gain, gure eskualdea ezagutzeko aukera izango dute, Irun, Hondarribia zein Donostiara bisita gidatuak egingo baitituzte”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button